Santo Domingo de Guzmán
Santo Domingo de Guzmán
Santo Domingoren irudi hau Lorenzo Fernández de Viana eskultoreak egin zuen 1899an katedralerako. Eskultura girolaren erdiko kaperan egon zen, Arrosarioko Ama Birjinaren aldarean. Erretaula txiki horretan, Arrosarioko Ama Birjinaren tailu ezaguna (Malinasen egina eta Santo Domingo komentuan egona) izan zen buru. Erretaularen goiko aldean, Santo Domingoren irudi hau zegoen. 2000ko urriaren 25ean, kabildoak La Blancako kofradiari laga zion, Farolen Arrosarioaren eta Egunsentiko Arrosarioaren prozesioetan ateratzeko. Gaur egun, Farolen museoan dago ikusgai.
Santo Domingo gizon heldu baten gisa irudikatzen da, ordenaren abitua jantzita: tunika zuria eta mantu beltz txanoduna. Burugaina tontsuratua du, bizar beltz sarria, eta urre-koloreko argi-koroa handi bat buruan, bere santutasunaren adierazgarri. Ezker eskuan urre-koloreko gurutze handi bat darama, beso bikoitzekoa, eta harriak ezarrita dituena. Eskuin eskuan arrosarioa darama, eta oinetan txakur beltz bat dauka, baina ahoan eraman ohi duten kandela gabe. Lan honetan agerian geratzen da Lorenzo Fernández de Vianaren dotoretasuna eta detallismo naturalista.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
BARTOLOMÉ GARCÍA Fernando R. “Obras del escultor Lorenzo Fernández de Viana (1866-1929) en la Catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz”. Euskonews & Media, 2009. https://www.euskonews.eus/0476zbk/gaia47603es.html
ARREGUI BARANDIARAN, Ana. Lorenzo Fernández de Viana (1886-1929) un escultor alavés. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 2021, pp. 80-82.